Home
NORTZUK GARA?
¿Quienes somos?
ZER EGITEN DUGU?
¿Qué hacemos?
KONTAKTUAK
Contacto
PARTE HARTU
Participa
BERRIKUNTZAK
Novedades
AHOAZ AHO
Nos cuentan
KONTUAK ARGI
Cuentas claras
ALDIZKARIAK
Revistas
LOTUNEAK
Enlaces
SAREAK
Redes
Libro de visitas


Irabazirik gabea, erlijio konfesiorik gabea, apolitikoa, askea eta Ipar eta Hegoaldeko esperientzien elkartruke lanak  sortzen duen aberastasunera, irekia dagoen elkarkidetza garapenerako erakundea da EGOAIZIA

Errealitatearekiko interesak, behar izan batzuen deskubrimentuak, justua ez dena eta baztertzailea dena eraldatzeko gogoak eta herri honekin zein beste batzuekin lan egin eta konpromezua hartzeko gogoak, 1999. urtean  eta hainbat bide jorratu ondoren EGOAIZIAren sorrera ekarri zuten. Legalki, erakunde bezala 2000ko otsailaren 12an egin zen eta erakunde erregistroan izenpetzea urte bereko martxoaren 21ean

Momentu hartan eta gaur egun erakundean lan egiten dugunok, mundu berri bat posible delaren ustean egiten dugu lan egunero,  horrek gugan sortzen duen motibazio eta konbentsimentuari esker.

EGOAIZIAren helburua gizarteko zonalde eta pertsona gutxietsien garapena lortzeko elkarkidetza ekintzak sustatzea da. Garapen bidean dauden herrialdeetara zuzentzen da batik bat gure lana.

Helburu horien lorpenerako ondorengo ekintzak eramaten ditugu aurrera:

. Garapenerako heziketa

. Garapenerako proiektuen sustapena

. Garapen bidean dauden herrialdeetan boluntarioen presentzia eta elkarlaguntza sustatu.

 



EGOAIZIA Toribio Etxeberría,26. C.P 77. 20600 Eibar (Gipuzkoa) Tfno: 943 20 36 32   Fax:943 70 13 04  e-mail: egoaizia@egoaizia.org  http://www.egoaizia.org