Home
NORTZUK GARA?
¿Quienes somos?
ZER EGITEN DUGU?
¿Qué hacemos?
KONTAKTUAK
Contacto
PARTE HARTU
Participa
BERRIKUNTZAK
Novedades
AHOAZ AHO
Nos cuentan
KONTUAK ARGI
Cuentas claras
ALDIZKARIAK
Revistas
LOTUNEAK
Enlaces
SAREAK
Redes
Libro de visitas


EGOAIZIAk Eibarko Elkarkidetzarako Mahaiaren koordinazioa burutuko du Eibarko Elkarkidetzarako Mahaiaren bidez hainbat ekitaldi koordinatzen dira.

Itxaso eta Beatriz, 2011 kooperanteak
2011ko udan EGOAIZIAko bi kooperante Piuran (Peru) izan dira bi proiektu ezberdinetan lan egiten Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren eskutik. Itxaso Campo Fortalecimiento de la Gestión concertada del desarrollo del distrito de Santa Catalina de Mossa eta Beatriz Fragua Eibar-Piura Kirol Eskolan. Bi proiektuak EGOAIZIAren laguntza dute.
  

Hezkuntzaren Aldeko Kanpainaren arrakasta Euskadin eta Nafarroan. Joan den apirilaren 22an egintza nagusia Eibarren ospatu zen. Arartekoak, Eibarko alkateak, Gurutze Fernandez emakumezkoen Athletic-eko jokalariak, JD Arrateko jokalariek, eta 200 ikasletik eta irakaslek baino gehiagok, artean Aldatze Ikastetxekoak eta Eibarko Helduen Heziketako Ikastetxekoak, hezkuntzaren inguruko mintzaldia burutu zuten Eibarko Udaletxean, eta mintzaldiaren ondoren giza futbolin erraldoi bat antolatu zen Unzaga Plazan. 

Kanpainak gobernuei 2000. urtean hitzeman zuten konpromisoa eskatzen die, 2015ean neska-mutiko guztiek Hezkuntza Eskubidea izatearena. Informazio gehiago…

Kanpaina babesten duten Eibarko taldeak    Kanpaina babesten duten kirolarien bideoak

Emakumezkoen Athletic taldearen bideoa     Fernando Llorenteren bideoa

Peru “Alto Trujillo” proiektuaren bukaera
“Alto Trujillo” proiektua, EGOAIZIAk eta ALDATZENek elkarlanean egina eta beste batzuen artean Eibarko Udaletxeko dirulaguntzekin burutua, aurten bukatu da Alto Trujilloko (Peru) 63. Colegio Fe y Alegría “Probidentzia Andra Mari Ikastetxeko” 1. patioaren eraikuntzarekin.  Patio honen estreinaldia duela bi urte eraikitako 2. patioaren eta bi kirol-lauzen inaugurazio ofizialarekin batera ospatu da joan den 2010eko apirilean Eibarko Aldatze Ikastetxeko bi irakaslek eta EGOAIZIAko idazkariak egin zuten bisitarekin.

Eibarko Udalak dirulaguntza eman dio EGOAIZIA elkarteari kooperazio proiektu bi burutzeko: 2009ko azaroan Eibarko Udalean  garapen bidean dauden herrialdeetan ekintzak aurrera eramateko dirulaguntza eskabidea aurkeztu zen. Udalak “Apoyo al Desarrollo Comunitario del Distrito de Pacaipampa” V.etapa eta “La Enseñanza Universal, nuestro compromiso en el Norte y en el Sur” I etapa proiektuak onartu zituen, biak Perun.

Maria Rojo boluntarioak 3 hilabetez lan egin du Perun  “Pacaipampako barrutiko gizataldearen garapena” proiektuan. Proiektu hau EGOAIZIAren laguntzaz aurrera doa 2006 urtetik  aurrera. Esperientzia hau Eusko Jaurlaritzaren Euskal gazte kooperanteak programaren barruan dago. 2006. urtetik hona EGOAIZIAK programan parte hartu du. Helburua Euskal Herriko gazteen artean solidaritatea sustatzea eta garapenerako elkarlan ekintzekiko sentsibilizazioa sortzea dira

ZERO POBREZIA 2009 Sentsibilizazio Kanpaina :Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna (urriak 17) dela-eta, Eibarko Ekarkidetzarako Mahaiak hainbat jarduera antolatzen ditu.
Orain bederatzi urte, 189 herrialdetako mandatariek hitz eman zuten, 2015erako munduko pobrezia errotik kentzea izango zela beren lehentasuna. Hitzarmen hau, Milurtekoaren Garapenerako Helburuak deitu zuten planaren parte zen.
Zeren gure agintarien esku baitago pobreziarekin amaitzea, baina ez dira mugituko zuk eginarazten ez badiezu. Haien esku badago, zure esku dago. Parte har ezazu!(IKUS PROGRAMAZIOA)

Laura Fernández eta Izaskun Rodríguez, EGOAIZIAko boluntarioak, hilabete eta erdi Trujillo Garaian (Perun) izan ondoren, bueltan ditugu. EGOAIZIAk 2006. urtetik hona “Trujillo Garaia”  izeneko proiektuan elkarlanean ari da eta proiektu horretan aritu dira bi boluntarioak. Euren egonaldian inguruko familien egoera ezagutzeaz gain,  hezkuntza jarduerak egin dituzte “Santa Maria de la Providencia” 63.zb. Fe y Alegria ikastetxeko ikasleekin.

Laura eta IzakunUdaletxeak “elkartasun bekak” eman dizkio EGOAIZIA-ko bi bolondresi: EGOAIZIA GKEko Laura Fernández Villacorta eta Izaskun Rodríguez Elkoro, Perura bidaiatuko dira aurtengo udaran 2008ko “ELKARTASUN BEKAK”izeneko eibarko kooperanteen 2008ko diru laguntzari esker eta bertan Trujilloko  Fé y Alegría “Santa María de la Providencia nº 63” eskolan bolondres lanetan arituko dira.

Aurten ere EGOAIZIA 2009ko Hezkuntzaren aldeko ekintzen munduko  astean parte hartu zuen (SAME). 2009ko apirilaren 20tik 26ra bitartean, “Liburu bat zabalduz, mundua eskura” lemapean eibarren egindako hainbat ekintzetan parte hartu zuen eta honekin mundu osoan pertsona gazte zein helduen alfabetizazioa lortzeko helburuarekin eta pertsona guztiek hezkuntza eskubidea izan dezaten izandako kanpaina eta aldarrikapenekin bat egin zuen.

“Garapenerako berdintasuna: emakumeak aurrera egiten badu, munduak ere bai” argazki erakusketa. EGOAIZIAk eibarko Emakumearen Mahaiaren elkarekintzan “Garapenerako berdintasuna: emakumeak aurrera egiten badu, munduak ere bai” proiektuan parte hartu du. Kanpaina hau InteRed Euskal Herriak sortua eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua dago. Aurrera eraman diren ekintzen artean 2009ko apirilaren 14tik 24ra Eibarko Udaletxean ikusgai egon zen argazki erakusketa eta hainbat dokumental daude.

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzari esker, EGOAIZIA GKE eibartarrak proiektu bat burutuko du Perun.Poiektuaren izena (Herriaren gobernabilitate demokratikoa sustatzeko kontzertazio espazioen indartzea). Ejekuzioak 2 urte (2008-2010) iraungo ditu  Peruko, Piura probintziako Salitral eta Buenos Aires herrietan.

Eibarko Udalak dirulaguntza eman dio EGOAIZIA elkarteari kooperazio proiektu bi burutzeko: 2008ko azaroan Eibarko Udalean  garapen bidean dauden herrialdeetan ekintzak aurrera eramateko dirulaguntza eskabidea aurkeztu zen. Udalak “Pacaipampa distrituaren komunitatearen garapena” IV.etapa eta “Trujillo garaia” III etapa proiektuak onartu zituen, biak Perun.

Gipuzkoako lankidetza publikoaren azterketa 2005-2007: Lan horretan aztertu dira Gipuzkoako erakunde publikoek —Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eta Udalek— 2005etik 2007ra bitartean burututako nazioarteko lankidetza politiken ezaugarriak.  
 


EGOAIZIA Toribio Etxeberría,26. P.K 77. 20600 Eibar (Gipuzkoa) Tfnoa: 943 20 36 32   Fax:943 70 13 04  e-mail: egoaizia@egoaizia.org  http://www.egoaizia.org